XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Talde bateko ikasle batek argazki hau aukeratu du, aldizkari bateko iragarki batetik ebakitako xehetasun bat: emakume baten urdail aldeko azala ur-tantekin distiratsu; haren esku ondo zaindua urdail gainean dago, zilborraren gainean; urrezko kale fin batek inguratzen dio urdaila.
Ikasleak hitz-zerrenda hau idatzi du, argazkiak iradokita: hatz
. azal leun
bainu
azkazal gorriak
emakume
kate
urdail
ur
jolas
ile
Beste taldeko ikasle batek paragrafo hau idatzi du, hitz-zerrendak iradokita: Emakume bat bainuan etzanda zegoen
.
Azal leuna zuen
.
Haren urdaila ikus daiteke eta kate batekin jolasean ari zen eta ikus daitezke haren azkazalak ere zure begiak isladatzen
.
Aukera ezazu pintura edo argazki gogor bat, istorio bat pentsarazten dizuna.
Landu istorioa zeure buruan eta presta ezazu xede-hizkuntzan kontatzeko.
Ez hartu ohar idatzirik.
Istorioa argazkitik atera behar da, baina argazkia bera deskribatu gabe.